Baietza 2.870 argi puntu led sistemarekin hornitzeko finantziazioari

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 23a, 13:03

Debagoieneko Mankomunitateak baiezkoa jaso du IDAE institututik Argi eta garbi proiektua finantzatzeko. Argiztatze sistema zaharrak led argiengatik aldatzeko hamar urterako interesik gabeko kreditua lortu dute. Horri esker, argi kontsumoa %71 gutxitzea eta CO2 isurketak %68 murriztea espero dute Udalek.

IDAEk, Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuak, Debagoieneko Mankomunitateak aurkeztutako Argi eta garbi proiektua finantzeko oniritzia eman berri du. Hori jakinarazteko prentsaurrekoa egin dute Mankomunitatearen egoitzan Joxerra Zubizarreta, Maria Ubarretxena eta Unai Elkoro alkateek.

Proiektu honen bitartez, 2.870 argi puntutan led argiztatze sistema ezarriko dute, argi kontsumoa %71 gutxituz eta argi instalazioek emititzen duten CO2 isurketak %68 murriztuz. Era honetan banatuko dira argi puntuak:

  • 408 Aretxabaletan
  • 916 Arrasaten
  • 751 Bergaran
  • 676 Eskoriatzan
  • 119 Oñatin

Interesik gabeko mailegua

Guztira 1.719.560 euroko mailegua jasoko du Mankomunitateak. Hamar urteko mailegua izango da eta ez du inongo interesik edukiko. Lehengo urtean kenduta, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko Udalek urtero ordainduko diote euren inbertsioari dagokion kuota Mankomunitateari.

Gaurko prentsaurrekoan esan dutenez, 7-8 urteko epean egindako argi kontsumoaren aurrezkiarekin, inbertsioa ordaintzea espero dute. Uztailerako proiektua gauzatzeko horniduren kontratuko plieguak onartzea espero dute eta ondoren IDAErekin kontratua sinatuko luke Mankomunitateak. Bertan, 12 hilabeteko epea ezartzen da egokitzapen lanak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak