Errenazimenduan hasi eta Barroko arteko doinuak ekarri ditu KUP taldeak Santa Marinara

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 22a, 11:28

XVI. eta XVIII. mende arteko kantuekin gozatu zuten atzo Bergarako Santa Marina parrokian. Goi mailako kontzertua eskaini zuen KUP taldeak eta gustura jarraitu zuten bergararrek eta abesbatzen inguruan dabiltzan beste hainbatek.

2017ko Abesbatzen Munduko Sinposiumean izango den Kup Taldeak kontzertu dotorea eman zuen atzo, zapatua, Bergaran. Gabriel Baltes zuzendariak maisuki gidatu zituen kantariak beste behin, horien artean  Karlos Etxaniz bergararra; Rakel Murgiondo arrasatearra; eta Amaia Igartua eta Aitor Biain oñatiarrak.

Konposatzaile askoren kantuak eskaini zituzten, besteak beste Josquin Desprez, Roland Lassus eta Giovanni Giorgirenak. "Errenazimenduan hasi eta Barroko arteko kantuak izan ziren, hamasei guztira", jakinarazi du Etxanizek eta gaineratu: "Taldeko kideok gustura geratu ginen emanaldiarekin eta entzuleek ere oso gustura egon zirela adierazi ziguten".

Goi mailako taldea

KUP taldea 2003ko udaberrian hasi zen lanean musikaz gozatu eta ahalik eta kalitaterik handieneko musika eskaintzeko asmoarekin. Gabriel Baltes zuzendaria Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Ikasketen Zentroan abesbatzen zuzendaritza-irakaslea da eta taldeko partaideak, abesbatzen munduan esperientzia handikoak. Hori horrela, zailtasun eta konplexutasun tekniko handia duten maila goreneko obrak interpretatzen dituzte.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak