Gaur banatu dituzte aurtengo BH Klip sariak

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 20a, 13:52

Gaur goizean banatu dira BH Klip film laburren lehiaketako sariak. Arizmendi ikastolak antolatu du zortzigarrenez, eta aurten bailara osoko nerabeek hartu dute parte. Zer da zuretzat konfidantza? gaia ipar hartuta 39 lan aurkeztu dituzte eta hiru sari banatu dira: Epaimahaiaren 1. eta 2. saria eta ikuslearen saria.

600 euroko epaimahaiaren lehen saria Konfidantzaren sustraiak lanarentzat izan da. Irabazleak:

  • Ane Arrillaga
  • Lorea Fernandez
  • Miren Lizarraga
  • Iñaki Lizarraga

Egin klik hemen bideoa ikusteko

Epaimahaiaren bigarren saria Konfiantzaren Geltokia lanak jaso du eta irabazleek 250 euroko saria eskuratu dute. Irabazleak:

  • Ander Gonzalez
  • Hur Sarasua
  • Julen Bastardo
  • Iñigo Arkauz

Egin klik hemen bideoa ikusteko

150 euroko Ikuslearen saria Txipi film laburrak irabazi du, lehiaketako webgunean jasotako 543 botoetatik 78 bereganatu ostean. Irabazleak:

  • June Gastañaga
  • Nerea Fernandez de Antona
  • Jone Zuloaga
  • Amaia Esperazate

Egin klik hemen bideoa ikusteko

Antolatzaileak pozik agertu dira parte hartze kopuruarekin eta aurkeztutako lanen mailarekin. 150 lagun batu dira sari banaketa ekitaldian, eta saioa amaitzeko luntxa egin dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak