Iritsi da Debagoienera '2016 Bidea'

Jon Berezibar 2016ko mai. 15a, 18:08

Ibilbideko zortzigarren etaparekin, Debagoienera iritsi da 2016 Bidea, Donostia 2016ko ekintza nagusietako bat. Legutio - Leintz Gatzaga tartea egin dute eta Gatz Museoa ezagutzeko aukera izan dute ibiltariek, besteak beste. Datorren astean Gatzaga eta Arrasate arteko etapa egingo dute.

Martxotik urri amaierara artea, 32 mendi ibilbidetan zehar Euskal Herria zeharkatuko du 2016 Bidea-k. Mendi ibilbideak eta kultura egitarau zabala biltzen ditu egitasmoak eta datozen hiru domeketan, Debagoienan izango dira etapak.

Hiru autobus beteta, Legution hasi dute ibilbidea. Landan Panta Rhei antzerki taldearen lan bat ikusteko aukera izan dute eta Gatzagara iristerakoan Gatz Museoko tailerrak bisitatu dituzte. Gasteiz eta Donostiatik etorri dira ibiltari gehienak. 

Etapa guztietarako autobusak ipintzen ditu Donostia 2016k, herrietatik bertatik. Informazioa jaso eta izen-ematea, Hiriburutzaren webgunearen bitartez egin daiteke.

Hurrengo etapak: 

·         Maiatzak 22 | 9. etapa: Leintz Gatzaga – Arrasate

·         Maiatzak 29 | 10. etapa: Arrasate – Elgeta

·         Ekainak 5 | 11. etapa: Elgeta – Elgoibar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak