Metroskopiak argitaratu berri duen azterketa baten arabera, 35 eta 55 adin tarteko boto emaileak erakarriko ditu Podemosek - Izquierda Unidak osatu duten koaliziora eta horrek indartu egingo duela alderdia.
Izan ere, astean eman dute jakitera Podemosek eta IUk elkarrekin egingo dietela aurre ekaineko hauteskundeei.
Euskal Herrian, alderdi bietako ordezkariek begi onez ikusi dute akordioa. Arrasateko Ahal dugu alderdiko Igor Urizarren ustez, herritarrek eskatzen zuten zerbait zen. Hala adierazten dute alderdi bietan egin diren galdeketen emaitzek.