Herri galdeketa

Ekainaren 5a jomugan, Erain Debagoienaren ekitaldia Elosun

Txomin Madina Milikua 2016ko mai. 8a, 17:35

Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketa bultzatzen dabiltzan Erain Debagoienak eta Azpeitiako HItzartuk ekitaldi bateratua egin dute goizean Elosun. Talde argazkia atera dute, botoa jasotzen ari den hautetsontzi bat irudikatuz.

Ekainaren 5an, Euskal Herriko 34 herritan egingo da erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketa, tartean, Azpeitian eta Debagoieneko herrietan. Eta hain zuzen ere, herri galdeketaren alde lanean diharduten Azpeitiako HItzartuk eta Erain Debagoienak  ekitaldia egin dute Elosun. Parte-hartzaile gehienak oinez gerturatu dira bertara, eta heldu direnerako prest zeuzkaten mokadutxoa egiten salda eta pintxoak.

Hasierako asmoa zen giza-mosaikoa osatu eta drone batekin argazkia ateratzea, baina haizearen ondorioz planteamendua aldatu behar izan dute: bertaratu direnek botoa jasotzen ari den hautetsontzia irudikatu dute.

Erain Debagoieneko kide Jon Ugarteburuk azaldu du erabakia herriarena dela irudikatu nahi izan dutela, eta gaineratu du datu zehatzaren faltan (Oñatin eta Antzuolan oraindik ere sinadurak batzen dabiltza), ibarrean honezkero 9.000 sinadura inguru batu dituztela: "Oso datu positiboa da guretzat, herri askotan biztanleriaren %15ak sinatu du". Bozkatzeko bakarrik ez, herritarrak lanerako gogoz ere ikusten dituela esan du Ugarteburuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak