Bergarako zigilua duten artelanak, Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2016ko mai. 6a, 21:20

Zabaldu dute Kulturaten Bergarako Beart elkarteko 45 artista ingururen lanak jasotzen dituen erakusketa. Gehienak margolanak dira, baina eskulturak ere jarri dituzte.

Hiru astez egongo da ikusgai Kulturaten  gaur arratsaldean gaur inauguratu duten eta Bergarako Beart elkarteko artisten lanak jasotzen dituen erakusketa. Lehenengo aldia da bergararrek Arrasaten erakusketa bat zabaltzen dutela, eta Arrasateko Margo Taldearekin duten harremanaren ondorio da. "Betidanik dugu harremana bi herrietako artistek, gure taldeko irakasleak beti bergararrak izan dira-eta", azaldu du Arrasateko taldeko kide Blanca Martinezek.

Erakusketari berari dagokionez, gehienak margolanak dira, eta egileen artean denetarik dago. "Badago Arte Ederretako irakaslerik, eta baita duela gutxi margotzen hasi denik ere", azaldu du Bearteko kide Bingen De Pedrok. Eta margolanen estiloari dagokionez ere, aniztasuna da nagusi: bodegoiak, paisaiak, margolan abstraktuak... Guztira 45 artista ingururen 100 lan inguruk osatzen dute erakusketa, eta margolanez gain, badago eskulturarik ere.

Arrasaten zabaldu duten erakusketa bi herrietako artisten elkartrukearen lehenengo zatia dela esan daiteke, 2017 hasieran arrasatearrak izango dira eta Bergaran erakusketa jarriko dutenak. "Era honetako ekimenak herrien eta artisten artean komunikatzeko modua dira, baita egiten dugun lana erakusketakoa ere; izan ere, artistok ez dugu aukera gehiegi izaten gure lanak jendaurrean erakusteko", gaineratu du De Pedrok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak