Herri galdeketa

Erain Debagoienak antolatutako herri galdeketa ekainaren 5era aldatu dute

Xabier Gorostidi 2016ko mai. 6a, 15:23

Erabakitze eskubidearen alde Erain Debagoienak antolatutako herri galdeketa Ekainaren 12tik Ekainaren 5era pasako da. Espainiar Kongresurako hauteskundeak berriz errepikatzeak eragin du data aldaketa.

Espainiar hauteskundeen kanpaina berria ekainaren 10ean hasiko da, eta bertako hauteskundeen legeak dioenez, debekatuta dago kanpaina bitartean erreferendum eta galdeketak egitea. Horren harira sor daitezkeen helegiteak saihesteko, Erain Debagoienak herri galdeketako data Ekainak 5era aldatzea erabaki du.

Espainiar alderdiek akordiotara heltzeko eduki duten borondate faltak, Erain Debagoienako antolatzaileak aurretik egindako plangintza aldatzera behartu ditu. Gainera, asteburu honetan, erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa sustatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak