Bata San Luis de Potosín (Mexiko) eta bestea Bergaran (Gipuzkoa) egongo dira. Bi proiektu hauek burutzeko inbertsioak 85 milioi eurokoak izango dira. 300 enplegu berri sortuko dira.
Planta berria Bergaran
Mexikoko planta berriari Bergaran aurrez zegoen planta baten eraldaketak jarraituko dio. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan ekingo zaie lanei eta 2017an ekingo dio bere industria jarduerari. Bergarako planta Fagor Ederlanek Euskal Herrian duen era honetako bigarren planta izango da. Planta hau, behe presioko aluminioko galdaketa teknologian taldeko erreferente teknologikoa izango da. Arindutako osagaiak ekoizteko orduan sektoreak dituen eskakizun handien neurriko prozesu industrialak izango ditu. Hasierako fasean milioi eta erdi osagai ekoizteko gaitasuna izango du eta 110 pertsonako lantaldea, hazkundearen azken fasean berriz, 3 milioi osagai ekoiztuko ditu eta 200 lanpostu izango dira bertan.
Fagor Ederlan Mexikon
Plantaren eraikuntza lanak urrian hasi ziren San Luis de Potosí hirian eta aurten bertan ekingo dio bere industria jarduerari. Fagor Ederlan Mexico S.A de C.V, Ederlan Taldeak Mexikon duen bigarren planta izango da, Ederlanek Grupo Industrial Saltillorekin 2015ean sinatu zuen joint venturearen emaitza izan zen GIS Ederlan S.A de C.V automoziorako burdinazko osagaien mekanizazio plantaren ondoren.
Taldeko premium bezero globalentzako aluminiozko portamangeten ekoizpenean zentratuta egongo da planta, 100 pertsonatik gorako lantaldea izango du eta urteko 2 milioitik gora osagai ekoizteko gaitasuna izango du. San Luis de Potosí hirian kokatuta egongo da lantegia eta Arrasateko planta europar merkatuan liderra izatera eraman duten teknologia eta prozesu berberak erabiliko dira bertan, amerikar merkatuan osagai mota hauetan erreferente bihurtuko da planta.
85 milioiko inbertsioa
Bi plantetako inbertsioak 85 milioi eurokoak izango dira guztira. Bi planten jarduera nagusia izango da behe presioko aluminioko galdaketa teknologian automoziorako osagaiak ekoiztea, eta bien artean bost milioi osagai ekoiztuko dituzte urtean.
Fagor Ederlan, teknologia hau erabilita esekidurako osagaiak ekoizteko orduan liderra da merkatuan eta duen gaitasuna handitzeaz gain, bi ezarpen berri hauei esker, hornitzaile global gisa duen posizionamendua sendotu egingo du. Europan 2001tik eta Txinan 2012tik dituen plantekin, eta 2008tik Korearekin duen aliantza teknologikoarekin, planta berri hauei esker behe presioko aluminioko galdaketa bidez ekoiztutako osagaien eskaintza globala egiteko gaitasuna izango du.