Fagor Ederlanek lantegia izango du Mexikon eta 140 lanpostu sortuko ditu

Leire Kortabarria 2015ko ots. 18a, 16:28

Fagor Ederlanek eta Grupo Industrial Saltillok (GIS) lankidetza hitzarmena sinatu dute NAFTAko merkatuko Automozio sektorerako osagai metalikoak mekanizatzeko planta berria martxan jartzeko, jarduerari 2016an ekingo diona. Horren ondorioz, lantegi bat martxan jarriko dute eta 140 lanpostu sortu.

Lankidetza hau bi enpresek euren negozioa nazioartean garatzeko estrategia eta apustuaren emaitza da. Ipar Amerikako merkatuaren indarraz kontziente izanik eta merkatu hau automozio sektorearen proiektu globalentzako funtsezko gunea izango dela jakitun izanda, bi taldeen burdinazko produktuen portfolioa erabat garatzea ahalbidetuko du.

Akordioak, %50era egingo denak, bost urtean 40 milioi eurotik gorako inbertsioa egin beharra eskatzen du eta epe horretan 140tik gora lanpostu berri sortuko dira produkzio planta berrian. Horretaz gain, enpresa biek maila globalean duten posizionamendua indartuko du.

Mekanizazio planta berriak 5 milioi unitate mekanizatzeko ekoizpen gaitasuna izango du 5 urtean eta Joint Venture honen produktuen portfolioa burdinazko segurtasuneko osagaiek osatuko dute, besteak beste, portamangetek, diskoek, kaxa diferentzialek eta inertzia bolanteek.

19. lantegia

Azken ezarpen hau Fagor Ederlan Taldearen hemeretzigarren planta izango da. Fagor Ederlan erreferentea da sektorean, 50 urteko esperientzia du eta presentzia global sendoa automozio sektorearentzako gakoak diren 6 herrialdetako eskualde gakoetan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta orain NAFTAn.

Sektorean liderrak diren enpresekin aliantzak garatzea da Fagor Ederlanen nazioartekotze estrategiaren ardatz nagusia. Fagor Ederlanen azken produkzio ezarpena aurten bertan izan da Wuhun, Txinan, burdinazko osagaiak mekanizatzeko planta berria eraiki zuen bertan.

Fagor Ederlan Taldea hornitzaile liderra da automozio sektorean, Txasisean eta Powertrainen dihardu eta merkatuari irtenbide integralak eskaintzen dizkio bere produktu linea guztietan. Ibilgailuen fabrikatzaile nagusienak eta Tier-1 hornitzaile nagusienak Fagor Ederlanen bezero dira eta honek ahalbidetzen dio sektorearen erronka nagusiak partekatu, ulertu eta lortzea eta bezero bakoitzaren eta merkatuaren eremu bakoitzaren eskariei erantzun pertsonalizatua ematea.

Fagor Ederlanen zerbitzu bokazioak gidatu du taldeak nazioartean izan duen hazkundea, Fagor Ederlan 19 planta dituen hornitzaile globala bihurtu da, sektorearen munduko eremu nagusienetan ekoizpen aliantzak dituena, hala nola, Europan, Mercosuren, Asian eta Naftan.

3.600 profesional baino gehiagok osatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak