Europako berrikuntza proiektu bat lideratuko du Fagor Ederlanek

Leire Kortabarria 2016ko api. 9a, 08:00

Fagor Ederlanek Europako Batasuneko finantzazioa lortu duen Fast Track to Innovation programako proiektu bat lideratuko du. Esandako erakundeak berrikuntza bultzatzeko erabiliko dituen bi tresna nagusietako bat da Fast Track to Innovation. Ederlanek lideratuko duena 200 milioiko aurrekontua duen programa pilotua da, eta merkaturatze fasetik gertu dauden proiektuak onartzen ditu.

Europako Batasunak Fast Track to Innovation programa eta Pyme Tresna izenekoa erabiliko ditu berrikuntza ekintzak finantzatzeko tresna gisa. Hori dena Horizon 2020 programa publikoaren barruan dago. Horizon 2020ren eginkizuna da ikerkuntza, berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako mundu osoan dagoen programa publiko handiena da. Europako Batzordeak 80.000 milioi euroko aurrekontua du programa hori elikatzeko 2014 eta 2020 artean. Berrikuntza prozesuko fase guztietan finantzazioa ematea da helburua.

Euskadiko lau enpresak -Fagor Ederlanek, Gamesak, Tecnaliak eta Gogoa Mobility Robots-ek- hiru proiektu aurkeztu dizute Europako finantzaketa lortzeko, eta denetara ia 7 milioiko finantzaketa emango zaie. Euskaditik eta Espainiatik 10 enpresa onartu dituzte diru-laguntza horiek jasotzeko, tartean Euskadiko laurak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak