Imanol Goñi eta Oihana Kortazar azkarrenak Aloñako 'infernuan'

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 1a, 15:54

Aloñako Igoeraren 12. edizioan Imanol Goñi (2:04:09) iruindarra eta Oihana Kortazar (2:40:56) elgetarra izan dira azkarrenak. Kortazarrek ez du areriorik izan; Nerea Amilibia bigarrena ia hamar minutu sartu dizkio. Gizonezkoetan, berriz, sprint ikusgarrian nagusitu da Goñi Aloñako infernua ondo baino hobeto ezagutzen duen Walter Becerraren aurrean. Hasieran izan ezik, lasterketa osoa egin dute batera Goñik eta Becerrak. SAILKAPENAK

Aloñako Igoera berezia izan da aurtengoa, bereziki gizonezkoetan eman den amaiera dela-eta. Parte-hartzeari dagokionez, inoizko lasterkari kopururik altuenak eman zuen izena –321– eta irteeran 237 korrikalari izan ziren. Eguraldiari dagokionez, probaren amaieran hainbat korrikalarik aipatu dute gailurrean hotz handia egiten zuela. Meritu handia gailurrean zeuden ikusleena ere, bertan geldi egonda ere animoak ematea gauza handia delako.

Lasterketari erreparatuz, 12. edizio hau irabazteko faborito nagusiak lehen kilometroetatik jarri dira buruan. Gizonezkoetan Walter Becerra eta Imanol Goñik tartea zabaldu dute; Becerra aurretik joan da hasieran baina Goñik gutxira harrapatu du. Eta, esandako moduan, helmugara arte bertara arte batera egin dute proba guztia. Plazan zeuden gozamenerako, sprint ikusgarria egin dute bi azkarrenek.

Emakumezkoetan berriz, Oihana Kortazarrek ez du areriorik izan. Zegama-Aizkorri prestatzeko entrenamendu moduan hartu du elgetarrak lehen aldiz korritu duen Aloñako Igoera: "Banuen gogoa Aloñako Igoeran parte hartzeko. Zegama-Aizkorrira begira nire burua muturreko egoeretan probatzeko aukera izan dut; gailurrean sekulako hotza egiten zuen".

Erlazionatuak

Aloñako Igoeraren 12. edizioa iruditan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 mai 01 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak