Kirol arloari dagokionez, Bergarak ezinbesteko garaipena lortu du Mondrarekin bigarren postua lortzeko borrokan jarraitzeko. UDAk ez zuen ezer jokoan eta igarri da ez zutelako inongo presarik baloia jokatzeko eta husnako berdinketarekin zeudela jokalari bat gutxiagorekin geratu direnean, are lasaiago ibili dira baloia ateratzeko orduan.
Penaltia, eta ika-mika
UDAk husnako berdinketa mantentzeko sufrituko zuela zirudienean, Alberdik korner baten egin du 1-0ekoa. Kolpea mahoneroentzat, baina minutu gutxira falta jaurtiketa bati esker norgehiagoka berdindu dutenean garaipenaren bila joan dira, itsu.
Eta azken minutuetan lortu dute 1-2koa, zalantza asko piztu dituen penalti bati esker. Penaltia atezainak ederto geratu du hasiera baten baina aldaratzera ez da heldu. Hala ere, epaileak atezainak gelditu beharrean baloiak postean jo duela pentsatu du eta horregatik baliogabe utzi du gola tarte batez. Gero, erabakia aldatu du eta ontzat eman du gola. Amaieran, ika-mika eta hiru puntuak Bergarara.
Mondrak hutsik ez
Bestalde Erregional Preferenteko bigarren postuan dagoen Mondrak arazo handirik barik menderatu du Usurbil (3-0). Liga amaitu artean geratzen diren bi partiduetan emozioa izango da nagusi, bai horixe.