Maiatzaren 4tik 7ra, Europako 8.500 ikaslek parte hartuko dute Donostia 2016 kultura hiriburuaren egitasmoaren baitan egingo den jaialdian. Guztira, 120 kontzertu baino gehiago emango dituzte 63 egoitzatan. Horien artean daude Arrasate, Bergara, Oñati, Aramaio, Aretxabaleta eta Eskoriatza.
Jaialdiaren inaugurazio ekitaldia Donostian, Illunben egingo dute. Han elkartuko dira parte-hartzaile guztiak hainbat pieza interpretatzeko. Besteak beste, Emusik jaialdirako sortutako MUSIKATU BIZITZA abestia.
Antolatzaileek argi dute musikaren bidez kultura eta herrialde ezberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera ezinhobea dela.
Debagoienean Europako herrialde ezberdinetatik etorritako musika eskolako kideak egongo dira: Oñatin alemaniarrak eta suitzarrak, Arrasaten katalanak, norgebiagarrak eta suitzarrak; Aretxabaletan letoniarrak, alemaniarrak, suitzarrak eta Albazetekoak; Eskoriatzan eta Aramaion Alemaniarrak; eta Bergaran, suitzarrak, hungariarrak eta eslobakiarrak.