Udalen propietate diren kirol instalazioetako tabernek zuzenean igarriko dituzte Adikzioen Legeak alkoholaren inguruan ezarritako debekuak. Alkoholdun edarien kontsumoa eta salmenta galarazten du kirol guneetarako, baina horren interpretazioari buruzko zalantzak ugariak dira oraindik.
Frontoian kontzertu bat ospatzerakoan, edota kirol ekitaldirik ez den uneetan alkoholaren salmenta posible den edo ez argitu bitartean, Udalak ez du neurririk hartu oraingoz.
Udal instalazioetan dauden tabernen jardunean eragin zuzena izango du araudi berriak. Hauen ustiapena, epe baterako kontratu bidez ezartzen dute Udalarekin, baina lanerako baldintzak nabarmen aldatuko dira erregulazio berriarekin.