Emma Johansson azkarrena Eskoriatzan

Julen Iriondo 2016ko api. 15a, 12:17

Emma Johanssonek irabazi zuen atzo Emakumeen Birako aurreneko etapa, Eskoriatzan hasi eta bukatu zena. Munduko txirrindulari onenak bailarako errepideetan ibili ziren, eta Eskoriatzar eta debagoiendarrek erantzun bikaina eman zioten lasterketari.

Txirrindularitza giro polita bizi izan zuen atzo arratsaldean Eskoriatzak, Emakumeen Birako lehenengo etaparen hasiera eta amaierarekin. Behin taldeen aurkezpena eginda, irteerara abiatu ziren txirrindulari denak, eta Joxerra Zubizarreta alkatea buru zinta moztuta abiatu zen tropela. Ziklistak lanera eta baita 60tik gora eskoriatzar ere, askotariko boluntario lanetan.

Oñatitik joan-etorria egin eta Aretxabaletara iristean ume pila bat zituzten zain txirrindulariek Durana kalean. Jende asko batu zuen atzo Emakumeen Birako etapak, batez ere Eskoriatzan.

Untzillako gaina gainditu eta helmuga aurretik beste behin ere izan zuten zaleek txirrindulariak ikusteko aukera. Eta zaleak gustura, egunero ez da izaten maila honetako txirrindularitza herrian bertan ikusteko aukera.

Eta bai asmatu ere. Arlabanen gora ihes egin eta Carmen Smallekin esprintean Emma Johansson suediarra nagusitu zen helmugan. Johanssonentzat etapa, lidergoa Smallentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak