Arrasate eta Bergarako Irabazi koalizioek (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteak) ohar bana kaleratu dute Espainaiko II. Errepublika aldarrikatu zela 85 urte betetzen diren honetan. Biek ala biek azpimarratzen dute errepublikak ekarri zituen onurak berdinatsunaren, demokraziaren eta eskubideen mesedetan.
Arrasaten, Irabazikoek kontatzen dutenez, 1936ko apirilaren 14an errepublikazaleak kaleen jabe egin ziren eta 600 lagun atera ziren Centro Republicano zenetik udaletxera manifestazioan, frigiar txanoa jantzita eta Espainiako Errepublikako bandera zeramatzan emakume batek gidatuta. Hauteskundeak eta gero, Resusta errepublikarra aukeratu zuten alkate Arrasaten.
Gaur egun koalizioak aldarrikapen egun modura hartzen du urteurrena eta Espainiako Errepublikaren Bandera haizatuko da udaletxean gaur, martxoaren 22ko plenoan hala erabaki zenez, mozio bidez.
Bergarako Irabazik, bere aldetik, Udalari eskaera berezia egiten dio gaurko egunez. Ezker-koalizioak Bergarako Udalari ohar baten eskatu dio susta ditzala errepresio frankistaren biktima bergararren ikerketa eta aitortza egiteko ekimenak.