Atzoko agerraldian ibarreko preso eta iheslari ohiek adierazi zuten euskal gatazkaren funtsezko arrazoiak hor dirauela oraindik, estatu espainiarrak eta frantziarrak Euskal Herriari bere geroa eraikitzeko aukera bahitu diotela-eta.
Nabarmendu zuten borroka soilik molde politiko eta demokratikoetatik jorratzeko ezker abertzale osoaren hautua fermuki babesten dutela.
Madriletik eta Parisetik euskal preso eta iheslarien aurka bortizkeria, jazarpena eta zigor erantsiak erabiltzen dituztela salatu zuten atzo, eta nabarmendu zuten langa hori euskal jendartearekin batera gainditu behar dutela.
EPPKrekin bat eginez
Ildo horretan, salbuespen legedien indargabetzea eta euskal jendartearen borondatea errespetatzea eskatu zuten, baita instituzioen inplikazioa ere. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak presoak etxeratzeko legezko bideak ere erabiltzearen erabakiari babesa eman zioten.
Nabarmendu zuten, baina, pausu horrek erabaki kolektiboen barruan garatu behar direla. Era berean, euskal jendartearen engaiamendua eskatu zuten, eta dei egin zuten Apirilaren 17an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalean parte hartzera.