Debagoieneko udal ia denek, ibarreko hainbat euskara elkartek eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak kanpaina bat jarri dute martxan herritarrek Osakidetzarekin duten hartu-emanetan lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin eskatzeko. Hala, eskaria egiten dutenek, ahal den heinean, euskaraz jasoko dute arreta. Hiru modu daude eskaria egiteko: norberaren osasun zentroko harreran; familia-medikuari edo erizainari kontsultan eskatuta; eta Internetez.
2016 api 07 Debagoiena
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.