Estatutu sozialak aldatzea onartu dute Fagorreko bazkideek

Maider Arregi 2016ko mar. 18a, 15:25

Etorkizunerako proiektuaren alde egin du Fagor Taldeak. Hausnarketa baten ondoren egindako marko teorikoa onartu egin dute bazkideek. Horrek suposatzen dituen aldaketak estatutu sozialetan eta erregelamenduetan isla izatea onartu dute erreferendum bidez 4.000 bat bazkidek.

Esandako aldaketak eta hausnarketa azken urteotan egiten diharduten prozesu baten emaitza dira. Fagor Etxetresnen krisiaren aurretik hasi zen prozesu hori, baina krisi horrek indar berria eman zion. Fagor Taldeko kooperatiben norabidea eta izaera izan dira hausnarketa horren gaiak. Prozesuak aurrera jarraitzen du.

Ordainduren eta Eskuraturen kale-agerraldia

Fagor batzarra egiten zebilen bitartean, kale-agerraldia egin zuten eguen arratsaldean Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako kideek Mondragon Korporazioaren egoitza nagusiraino; hantxe egiten zebiltzan batzarra, hain zuzen ere. Ordainduk eta Eskuratuk azpimarratzen dute “jendetsua” izan zela agerraldia, baina ezin izan zutela egoitzara askorik hurbildu, “Ertzaintza hura zaintzen zegoelako, Mondragoneko gailurretik deituta”. Hala ere, euren eskaerak “oihukatu” ahal izan zituztela gaineratzen dute. “Exijitu genuena, eta exijitzen jarraitzen duguna da justizia, Sotili (Mondragon Korporazioko presidentea) eta Alustitzari (Fagor Taldeko presidentea eta Korporazioko zuzendaritzako kidea)”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak