PFC tratamendu toxikoen inguruan berba egin dugu Arrasateko Ternua Group taldeko arduradunekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ots. 23a, 09:35

Hautsak harrotu ditu Greenpeace taldearena azken txostenak. Mendi arroparen industriak PFC tratamendu toxikoak aplikatzen dituela eman du jakitera talde ekologistak. Ternua Group-ek egindako jaka ekologiko batek sari potoloa jaso du azoka horretan. Tratamendu toxiko horiek zertan diren azaldu diote Goienari.

Mendiko arroparen eta osagaien ISPO azokan (Munich - Alemania) eman du ezagutzera Greenpeace taldeak bere azken txostena. Industriak PFC gai toxikoak erabiltzen dituela salatzen du txosten horrek.

Urtarril amaieran Munichen egin den ISPO azokan egin du salaketa Greenpeace talde ekologistak.

Arrasatekoa den Ternua Group enpresako ordezkariak sariarekin itzuli dira ISPO azokatik. Azken kolekzioko jaka bati eman diote.

Greenpeacek egindako salaketaren inguruan azaldu dute urte asko direla tratamendu horiek ordezkatzeko erabakia hartu zutela Ternua Group enpresan. Gaur egungo produkzioaren %80 PCF tratamendurik gabekoa da. Aurreikusten dute 2017rako %100 izatea PCF tratamendurik gabekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak