Vendetta taldeko frontman Pello Reparaz "oso gustura" sentitu da Goiena Telebistako Galdegazte saioan: "Ederra da ideia, oso polita. Benetan interesgarria dela gazteek eurek egitea galderak, gazteak eurak izatea elkarrizketatzaileak. Saio honetan gazteen ikuspuntua bermatu egiten da; hala behar du, gainera". Aurreratu duenez, abendu aldera disko berria kaleratuko dute: "2016an kaleratuko dugun disko berria ezberdina izango da erabat, kutsu modernoa izango du, nolabait esateko".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.