Gaur, eguaztena, 22:00etan estreinatuko dute Goiena telebistan Galdegazte saioa. Debagoieneko Mankomunitateak, ikastetxeek eta Goienak elkarrekin landutako proiektua da eta gaur eskainiko dute bigarren aroko lehen elkarrizketa saioa. Pello Reparaz Vendetta taldeko abeslaria elkarrizketatuko dute Bergarako Ipintza institutuko ordezkariek, Jokin Bereziartuak gidatuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.