EH Bilduk ordezkaritza izango du aurrerantzean Eudelen zuzendaritza organoetan. Izan ere, Euskadiko Udalen Elkartearen estatutuak berritzeko akordio batera heldu dira EAJ eta EH-Bildu. Erakundea eguneratzeko eta modernizatzeko neurriak hartuko direla azpimarratu dute. Debagoieneko bi alkatek akordio horren gaineko iritzia eman dute. Arrasateko Maria Ubarretxena jeltzaleak eta Aramaioko alkate Lierni Altunak (EH Bildu).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.