Petrolioaren prezioak behera egin du eta are gehiago merkatu delako diote adituek. Gaian espezialitatutako ekonomialari ugarik iragarri dute 20 dolarretaraino jaitsiko dela upelaren prezioa. Jaitsiera handia da, baina herritarrek ez dute oraingoz jaitsiera hori neurri berean igarri euren poltsikoetan.
Eskaintza eskaria baino handiagoa
Munduan petrolio gutxiago kontsumitzen da ekoizten dena baino. Baina zergatik dago eskaintza handiegia? Herrialde garatuetako hazkunde txikiak eta Txinako ekonomiaren moteltzeak kontsumoa apaldu du eta hori jakinda ere, ez dute produkzioa eten ez Saudi Arabiak eta ezta Amerikar Estatu Batuek ere.
Iran ere merkatuan
Gainera, Mendebaldeak zigorrak kendu dizkio Irani, eta hura ere petrolioa esportatzen hasiko da laster. Adituek diote erresistentzian egongo dela gakoa, hau da, prezioak minimora bultzatuta nork irauten duen gehien zutik, aurkaria erori ostean haren merkatu zatia ere eskuratzeko.