Neguko lehen denboralea iritsi da. Giro ezegonkorra izango da gaur protagonista. Elurra eta hotza izango dira nagusi ondorengo orduetan ere. Iparraldeko haize fina ibiliko da eta tarteka zaparradak izango dira. Eguraldiak gainera okerrera egingo du gaur arratsaldean. Tenperaturak jaitsi egingo dira eta altuenak 5 gradu inguruan mantenduko dira barrualdean. Elur maila ere jaitsi egingo da egunaren bukaeran 400 metroraino.
Elurraren protokoloa
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du neguko protokoloa. Hala, asteburuan 322 langile, 10.450 tona gatz eta 80 kamioik jardungo dute lanean Gipuzkoan.
Elurra kentzeko makinak gertu daude. Elurra noiz egingo dutenaren zain daude Debagoieneko mendateetan. Bailarako udalek ere elurrari aurre egiteko protokoloa martxan dute.
Debagoienean, Arlabango, Elgetako eta Kanpazarreko mendateetan dagoeneko elurra kentzeko makinak gertu daude. Arlabanen, bi kamioi daude eta 10 mila kilo gatz dituzte etorri daitekeenari aurre egiteko prest.
Eguraldia baratze aldera
Zapatuan eguraldia egonkortuz joango da eguerditik aurrera eta aterruneak izango dira nagusi. Dena den kontuz errepidean izotza izango da eta zapatuko protagonista. Hotz egingo du baina elurra apenas. Bihar arratsaldeam 1000 metrora igoko da elur maila.
Domekan, aldiz, eguzkia ikusiko dugu egurdi partean eta tenperaturak gora egingo dute.