Badator Kantari, inoizko parte-hartze handienarekin

Goiatz Arana 2016ko urt. 13a, 08:14

Goienak Kantari karaoke saioaren beste edizio bat abiatuko du oraingo asteburuan, Eskoriatzan eta Arexabaletan hasiko dituzten entseguekin. Oraingoan, gainera, inoizko parte hartze handienarekin: eskualdeko 1.000 neska-mutikotik gora. Debagoieneko ikastetxe eta udalekin batera antolatzen du karaoke saioa. Oraingoz, entseguekin eta grabazioekin ekingo diote, herririk herri. 

Egutegia

  • Aretxabaletako entseguak: urtarrilaren 16an, zapatua.
  • Eskoriatzako entseguak: urtarrilaren 17an, domeka, goizez, Zaldibar antzokian.
  • Aretxabaletako eta Eskoriatzako neska-mutikoen ikuskizuna: urtarrilaren 23an eta 24an, zapatua eta domeka.
  • Oñatiko entseguak: urtarrilaren 30ean eta 31n, zapatua eta domeka.
  • Oñatiko ikuskizuna: otsailaren 13an eta 14an, zapatua eta domeka.
  • Bergarako entseguak: otsailaren 20an eta 21ean, zapatua eta domeka.
  • Bergarako ikuskizuna: otsailaren 27an eta 28an, zapatua eta domeka.
  • Asmoa da apiril inguruan etortzea Arrasatera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak