Lan askoko garaia izaten dira gabonak denda eta komertzioentzat. Azken urteotan, hala ere, krisia dela-eta, salmentak ez dira dendariek nahi bezain onak; aurten, baina krisi aurreko garaiko salmenta kopuruetara iritsi dira komertzioak orokorrean. Ibarreko dendariek baina, ez dute gorakada berezirik sumatu. Hori dela eta, gaur hasi diren beherapenetan gabonetan saldu ez dena saltzea espero dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.