Areto futboleko taldea sortzeko deialdia egin dute

Josu Bilbao 2016ko urt. 4a, 15:37

Hamar emakume batu ziren UDAk areto futboleko talde bat osatzeko egindako deialdian. Deialdi hau Debagoiena osora eta inguruko herrietara bideratuta egon da eta dagoeneko talde polita batu da, datorren denboraldira begira.

Neska talde batek Aretxabaletako futbol taldeko zuzendaritza batzordera jo zuen, areto futboleko talde bat sortzeko helburuarekin, eta momentuz erantzuna ona izan da. Batez ere, aurretik futbolean aritu diren emakumeak bildu ziren, aurreneko entrenamendu bat burutzeko asmoarekin.

Denboraldi honetan ezin izango dute txapelketetan parte hartu, baina orain helburu nagusia datorren denboraldirako motorrak berotzen joatea izango da. Irailean 2016-2017 denboraldia hasiko da, eta orain jendea batzea da asmoa.

Futbolean jokatu nahi duten neskak oraindik taldea antolatzeko eta eratzeko animatu ahal izango dira, eta horretarako UDArekin kontaktuan jarri besterik ez dute egin behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak