Goienak, klubeko bazkide berriak egiteko postua jarri du Eroski Hipermerkatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko abe. 28a, 17:57

Gaur, bihar eta etzi, goizez eta arratsaldez, Goienak, Goiena klubeko bazkidetzak egiteko postua jarri du Arrasateko Eroski Hipermerkatuan. Bazkide egiten direnek, urte guztian zehar, astero jasoko dute Puntua astekaria eta bestelako abantailak ere izango dituzte.

Pizgarri bezala, egunotan bazkidetzen diren pertsonen artean tablet bat ere zozketatuko du Goienak. Eta gainera, eskaintza berezi bat izango dute Eroski Hipermerkatuan bazkidetzen direnek: Goienaren giltzatakoa eta Olentzero & Co-ren musikaleko DVDa jasoko dute opari.  

Bazkidetzen ez direnen datuak ere jasoko dira, aurrera begira eurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Gogoratu, beraz, Arrasateko Eroski Hipermerkatuan, gaur, bihar eta etzi, egongo dela aukera Goiena klubeko bazkide egiteko.

4.000 bazkide

Gaur egun, Goiena Klubak 4.000 bazkide ditu eta egun hauetako kanpainaren bitartez, asmoa da bazkide kopuruak gora egitea.

Nahi izanez gero, bazkidetza egin daiteke Internet bitartez ere.

Esker hitzak 

Dagoeneko Goiena klubeko bazkide direnendako hitzak ere izan ditu Goienako zuzendari komertzial Mireia Larrañagak; klubeko bazkideei eskerrak eman dizkie Goiena proiektua laguntzearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak