Madrilgo Piratek irabazi dute Ointxe!-ren Gabonetako Torneoa

Soto del Realetik etorritako Piratak taldeak irabazi du Laboral Kutxa Gabonetako Txapelketa, gaur eguerdian –hilak 28– jokatutako finalean Frantziako Lons taldeari 66-69 irabazi ostean. Final polita izan da, azken minutuetan izandako erreakzioari esker irabazi dute frantziarrek, eta amaiera borobila eman diote txapelketari. MUko gazteek laugarren amaitu dute txapelketa.

"Halako finalak ezinhobeto datoz txapelketak ondo amaitzeko, eta gustora gaude aurtengo edizioak eman duenaz", adierazi du jon Basurko presidenteak: "Gure gazteendako ere esperientzia polita izan da, kanpoko maila oneko taldeen kontra jokatu ahal izan dutelako, eta hori da gure helburuetako bat".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.