Ekonomia aurten beste igoko da 2016an, Laboral Kutxaren arabera

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko abe. 15a, 16:46

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia %2,8 haziko da 2016an, 2015ean bezala. Hala jaso du Laboral Kutxak gaur aurkeztu duen 2016rako Aurreikuspen Ekonomikoen Txostenak.

 Aurtengo langabezia tasa, berriz, %15,1ekoa izango dela aurreikusi du, eta 2016an, ostera, tasa hori %1,3 jaitsi, eta %13,8an jarriko dela gaineratu du.

Datorren urterako egoera ekonomikoaren azterketa egin du Laboral Kutxak, eta Negozio Garapenerako zuzendari Xabier Egibarrek eta Laboral Kutxako ikerketa zuzendari Joseba Madariagak eman dituzte ekonomia aurreikuspen horien berri Bilbon goizean egindako prentsaurrekoan.

Azterketa horren arabera, barne produktu gordina %2,8 haziko da Euskal Autonomia Erkidegoan 2016an, 2015ean bezala. Adierazi dute, baita ere, EAEko ekonomia azken zortzi hiruhilekoetan hazten joan dela, eta azpimarratu dute zerbitzuen sektorea motor gisa baliatu dela horretarako.

Gainera, lan merkatuak hobera egingo duela ere iragarri du Laboral Kutxak. Langabezia tasari dagokionez, Xabier Egibarrek esan bezala, urte honen amaierarako langabezia tasa %15,1ekoa izango dela aurreikusi dute eta 2016rako, ostera, tasa hori %1,3 jaitsi, eta %13,8an jarriko dela gaineratu du. Horren arabera, datorren urtean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.400 langabe gutxiago egongo dira. Prentsaurrekoan azaldu dute baita ere euskal industria hedatze fasean dagoela une

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak