"Euskal herritarrok hauteskunde hauetan asko dugu jokoan: oraina eta geroa”, adierazi zuen Marian Beitalarrangoitak, eta gaineratu zuen abenduaren 20ra arte "ozen entzun behar dela gipuzkoarron erabakitze eskubidearen aldeko aldarria".
Statu-quoa apurtu guran
Hori abiapuntu, Gipuzkoako zerrendaburuak azpimarratu zuen EH Bilduk hauteskunde hauetan eskaini nahi duena zera dela: "Erabakia. Erabaki askea, librea, mehatxu eta injerentziarik gabekoa (…) EH Bilduk haustura demokratikoa mahai gainean jarriko du. Beste inork egingo ez duelako", gaineratu zuen.
Hori horrela, Beitialarrangoitiak aditzera eman zuen Madrilera joango direla hemen erabakitzen dena "defendatzera, herri modura elkar hartuta, inork ez baititu gure interesak, eskubideak eta erabakiak defendatuko, guk geuk egiten ez badugu".
Arrasaten ere bai
Bestalde, Arrasateko EH Bilduk ere atzo abiarazi zuen kanpaina, ohitura klasikoetara itzuli eta gauerdian jardu zuten kartelak jartzen bertako oposizio buru den Eneko Barberena eta Amaia Larrañaga, Kongresurako zerrendetan dagoen Arrasateko zinegotzia.