Bihar hasiko da epaiketa Entzutegi Nazionalean, auzipetuen artean Aittor Arantzabal, Mikel Zubimendi, Mikel Garaiondo eta Inor Galparsoro dituena. Hogeita hamar lagunetik gora eseriko da epailearen aurrean, bihartik eta martxora bitarte. Egoeraren berri emateko prentsa agerraldia egin zuten atzo Bergaran Debagoieneko auzipetuek eta babes emanez bertara joandako herritarrek. Salatu zutenez, "militantzia politikoa zigortu" nahi da eta egungo legedi eta auzitegien "zentzurik eza" agerian jarri guran, herritarrek "tinko jarraitu" eta "indarrak batzeko" deia egin zieten, protesta egitarau zabal batekin osatuko dute.
Abenduaren 12an, 18:00, Bergaran, elkartasun adierazpena egingo dute frontoian. Ekitaldi bat izango da musika eta bertsoek girotua eta asmoa da mosaiko erraldoi bat irudikatzea.Ostean Mikel Goñik eta herriko pilotariek partiduak egingo dituzte. Horren ostean, herritik zehar kalejira egingo da. Aldarrikapen-jaia gaztetxean amaituko da Anger eta Montauk taldeekin eta Naken Selektor disko-jartzailearen saioarekin.