Karmele Korta: "Berdintasuna eta prebentzioa lantzea da helburua"

Maider Arregi 2015ko aza. 24a, 15:15

Bideberri mankomunitateak, Elgeta, Leintz Gatzaga eta Antzuola batzen dituen mankomunitateak, azaroaren 25eko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin du. Bideberriko Gizarte Zerbitzuetako Karmele Korta teknikariak azaldu du, herri txikietan sentsibilizazio kanpaina urte osoan egiten dutela eta berdintasuna eta prebentzioa dutela helburu. Hala, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko Antzuolan eta Elgetan  elkarretaratzeak egingo dira.

Azaroak 25, eguaztena, elkarretaratzeak egingo dira Elgetan 18:30ean eta Antzuolan 19:00etan, Herriko Plazan. Karmele Kortak azaldu du, aurten berrikuntza gisa, puntu morea daraman zapia kaleratu dutela herritarrek balkoietan jartzeko. Eskuratu gura dutenek udaletxera jo dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak