Arizmendi eta Txantxiku ikastolek, mundu hobeago baten alde egingo dute aurten ere. Hala, azaroaren 28rako Fair Saturfay elkartasun festa antolatu dute Arrasaten eta Oñatin.
Urteak daramatza Arizmendi ikastolak elkartasun ekimenak bultzatzen eta ikasleekin elkartasun kanpainak lantzen. Horregatik, iaz buruan zuten ideia, aurten errealitate bilakatu dutela dio Gari Igartzabal Arizmendiko irakasleak. Horretarako baina, Txantxiku ikastolarekin jardungo dute elkarlanean.
Eta azaroaren 28an elkartasun festa erraldoia izango da Arrasaten eta Oñatin. Bi ikastoletako ikasleek eta ikasle ohiek hartuko dute parte.
Arrasaten, Kulturateko areto nagusian egingo dute ekitaldia 17:30ean. Txalaparta, pianoa, biolina Arizmendiko abesbatzaren kontzertua... ikasleek eta ikasle ohien emanaldiak izango dira protagonista.
Oñatin eguerdian hasiko dute festa. 12:30ean udaletxeko kontzejupean batuko dira Herrixa Kantuan saioa egiteko. 19:30ean, aldiz, Herriko Plazan bertsolariak, txistulariak eta erromeria izango dira. Bi ekintzatan Mundukiderendako diru batzea egingo dute.
Baina, azaroaren 27an ere Arozenatarrak anaien emanaldiaz gozatzeko aukera izangda Santa Anan.
Mundukidetik kultura ekimen hau antolatu izana eskertu dute.
Azaroaren 28an, jarraipena sare sozialetan egin daiteke #iamfair erabilita.