'EKT' 3: Hilzori - Gogo Bizi

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisio aditu tituluko saioen harira jasotako gogoeta sorta, kulturgintzaren egoerari buruz.

SARRERA

Ander Lipusek "gure tristezia, alegrantzia, injustiziez hitz egiteko espazio librea" sortu nahi du teatroan. #Xaman-ak dira abiapuntu EKT saioaren hirugarren atalean. Lipusentzako mediuma dena, Mixel Etxekoparrentzat iturria da: "Fosilak gara, badira #geruzak , berriagoak eta zaharragoak, dena gutan da", dio zuberotarrak paleolitikoko hezurrezko txirula baten erreplika eskuan.  Senak gogoa piztuta, transmisioa #eri den heinean, #sendabide-ak bizi jarraitzen du. Hortik abesten dute Aire ahizpek. 

Jarrai eta ireki 

Zer da #tradizioa?, galdetzen du  Jon Sarasuak: "20 urte, 200, 20.000?". #Fluxua ei da kultura, jarraitzeko sena eta momentuarekiko irekidura. Dabid Egizabal dantzariak #funtzioa egozten dio ezinbestean tradizioari eta Thierry Biscary musikariak #funtsa-ri .Asier Sotak prozesuari: bizitza #transformazioa den neurrian, herentzia aldaketa dela. Gogoa da sena, mugiarazlea.

Ura eskutik eskura 

Amuritzaren bertsoen doinuan belaunaldi berriak non dauden dute gogoetagai Josu Zabala musikariak, Josu Larrinaga soziologoak eta Eider Rodriguez idazleak. #Belaunaldi bakoitzari nobedadeak esperimentatzea dagokiola dio lehenik Ertzainaken kide ohiak eta beharrezko ikusten du gizarte zibilaren #kontzientzia, #presentzia eta #presioa. Josu Larrinagak egungo gazteak #gotortuta ikusten ditu eta "zaharrek", aldiz, #agenda ezartzen jarraitu nahi dutela. Hala ere, Zabalak dio, hark dakiela, "kulturaren espresiobide guztiak Euskal Herrian #beti egon direla #krisian. Kinka horretan ezkortasunerako motiborik ere ikusten du Eider Rodriguezek. #Neutraltasun joera handia dagoela eta aldarrikapen asko #inposizio iruditzen zaiela gazteei. Neutraltasuna ala "#neutralizazioa"? "Ikusten dudanean proiektu kulturalak  ez duela kezkarik eragiten, #alarma gorria pizten zait", dio Josu Zabalak.

"Artearengatik ez bazen, hortzak tinkoago izango nituzkeen", dio, azkenik, Etxekoparrek. Xamana mintzo da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.