Errigorako otar bakoitza berrogeita hamar euroko prezioan dago salgai, eta bertan Nafarroa hegoaldeko 15 ekoizleren produktuak jasotzen dira. Atzo, hileko lehen eguazteneko azoka egin zuten Bergaran, eta bertan postua jarri zuten Errigorakoek. Aitziber Plazaolak azaldu du zeintzuk diren otarrak dakartzan produktuak: "orburuak, zainzuriak, pikilloko piperrak..."
Bertatik eskuratutako diruaren laurdena Lodosa eta Vianako ikastolentzako, Erriberako AEK-rentzakok eta D eredua herrialde osora zabaltzeko ekimenerako laguntzetara bideratuko dute.
Debagoienean hainbat tokitan egin daiteke otarra etxera eramateko eskaera, baita internet bidez ere, Errigoraren webgunean.
Bestalde, Xiberoako Ikastolaren aldeko bi otar mota ere badaude salgai, bata 40 euroan eta bestea 52an. Eskaria AEDn, Loramendin eta Jardunen egin daiteke, eta Laboral Kutxako 3035 00 5987 0590098962 kontuan sar daiteke dirua.