Sevillaren aurka oraingo zapatuan (18:15, Ipurua) jokatuko duen partiduan jarriko du abian ekimena. Oraingoz, Debagoieneko honako tabernetan salduko dituzte: Arrasateko Kajoi eta Bergarako Bule. Baina Eibarko agintarien asmoa da ekimena beste herri batzuetara ere zabaltzea.
Eibar Kirol Elkartetik adierazi dute autobusak non eta ze ordutan geratuko diren egubakoitzetan jakinaraziko dutela.
Debagoienean ez ezik, inguruko eskualde edo herrietan ere jarriko dituzte autobusak.
Honako herriotan, hain justu ere:
- Arrasate: Kajoi (Erdiko kalea 22).
- Bergara: Bule (Irala kalea 11).
- Ondarroa: Sutargi (Nasa Kalea 1).
- Deba: Calbeton (Hondartza Kalea 1).
- Elgoibar: Txarriduna (Ermuaren Bide 1).
- Durango-Elorrio: Kobika (San Ignazio Auzunea 8, Durango).
- Ermua: Encuentro (Bizkaia kalea 5).