Batzordea sortzeko ideia Kontseiluaren barruan biltzen den aholkularitza-sektoreak 2013an Arrasaten antolatutako lan mundua euskalduntzeko konferentzian du jatorria.
Bestalde, batzorde berri horretan parte hartzeko Kontseiluak adostutako baldintzarik garrantzitsuena enpresek normalizazio planak aurreratuta edukitzea izan da.
Kontseilua epe laburrean lan-mundua euskalduntzeko dinamika eta ekimen berriak martxan jartzeko bidean dago, eta horietako batzuk Euskaragileak batzordean dauden enpresen eskutik egingo dira.