Independentziaren aldeko alderdiek gehiengo osoa lortu dute Kataluniako Parlamentuan

Txomin Madina Milikua 2015ko ira. 28a, 20:18

Atzo egin zituzten Katalunian hauteskunde autonomikoak, eta bertan, inkestek ziotena beteaz, independentziaren aldeko alderdiek, Junts Pel Sik eta CUPek,  gehiengo osoa lortu dute Kataluniako Parlamentuan. Biak batuta 135 eserlekutatik 72 izango dituzte. Dena den, independentziaren aldeko alderdiek ez dute botoen %50era heltzea lortu. Emaitzon aurrean, eserleku gehien lortu dituen Junts Pel Si koalizioko ordezkariek adierazi dute Katalunian aurrera jarraituko duela independente egiteko prozesuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak