Mozioetan hiru eskari egiten ziren: batetik, mozioak egungo kudeaketa plana atzera botatzea eta berria egitea; bestetik, eremu horretan lurrak dituzten jabeek kudeaketa organoetan ordezkaritza izatea; eta azkenik, eremu horretan dituzten lursailen ustiapenetik bizi direnek konpentsazio ekonomikoa izatea.
Azkenean irailaren 30era arte luzatu zuten arren, hasiera baten abuztuaren 13an amaitzen zen kudeaketa planari helegiteak jartzeko epea, eta ordurako, 700dik gora helegite jarri zituzten Eusko Jaurlaritzan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, orain, bi ordezkari bideratu ditu lurjabeekin lan egiteko, eta hauek, elkartea bat ere eratu dute: Aizkorri-Aratz parke Naturaleko Lurjabe eta Erabiltzaile Gipuzkoarren Elkartea.