Antxintxiketan elkarteko kideek aurkeztu dute Arrasate-Oñati lasterketa. Arrasateko Atletismo taldea eta Bergarako Hanka Labanka patin taldearen laguntza dute lasterketa antolatzeko. Antolatzaileek 400 bat parte-hartzaile espero dituzte, gehienak azaroan jokatuko den Behobiarako prestakuntza lanetan dihardutenak.