Ibarreko hainbat herritan egongo dira Emakumeen Mundu Martxaren bueltako ekintzak

Txomin Madina Milikua 2015ko ira. 16a, 15:35

Urriaren 2an helduko da Debagoienera Emakumeen Mundu Martxa eta ibarreko lantaldeak egitarau zabala prestatu du egun horren bueltan. Bergaratik pasatuko da martxa, eta horren aitzakian, esaterako, bazkari herrikoia egingo dute. Dena den, Bergaran bakarrik ez, Debagoieneko beste hainbat herritan ere izango du isla Martxak. 

Egitaraua herrika

Bergara

Urriaren 2a

  • 13:00 Herriko kaleetan ibilbidea. San Martin plazan egingo du geldialdia Martxak. Hazien errituala egingo dute bertan eta ondoren, bazkari herrikoia. Arratsaldean, munduko dantzak egiteko aukera egongo da.
  • 18:00 Woman in black performance-a San Martin Plazan.

Elgeta

irailaren 20a

  • 10:30 Plazan elkartu eta Intxortako La Belga-ra igoera. jarraian, landare bat landatuko da.
  • 12:30 Trikipoteoa.

Aretxabaleta

Irailaren 23a

  • 19:00 Herrian zehar urrats moreen margotzea, Lau Bankuko plazan hasi eta Ilargi plazan amaituta.
  • 20:30 Emakume Txokoa aldarrikatzea eta landaketa Ilargi plazan.
  • 21:00 Afari-merienda

Oñati

Irailaren 20a

  • 12:00 Argia Egunaren barruan, Emakumeen Mundu Martxako materiala saltzeko postua Foruen plazan.

Irailaren 28a

  • 19:00 San Migel jaien hasieran, material salmenta eta informazio gunea Txaketua tabernaren inguruan.

Arrasate

Irailaren 17a

  • 19:00 Material salmenta eta atxikimendua emateko aukera Seber Altube plazan.

Irailaren 26a

  • 11:00 kalejira Seber Altube plazan hasita
  • 12:30 Meatzerrekako urmaelean ihien landaketa

Urriaren 8an

  • 19:00 Zaintza plazara ekimena Herriko Plazan

Aramaio

irailaren 25a

  • 20:00 Ekintza sinbolikoa Santa Anan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak