Langabe, ikasle, jubilatu, pentsiodun edo baldintza ekonomiko bereziak dituzten pertsonek matrikularen %50a soilik ordainduko dute, eta Eskoriatza edo Aretxabaletan erroldatutako ikasleek matrikularen %100a beka gisa jasotzeko aukera izango dute, asistentzia betez gero.
Eskoriatzako eta Aretxabaletako Udalek ahalegin ekonomikoa egingo dute euskara ikasi edo hobetu nahi dutenek erraztasunak izan ditzaten ikasteko orduan. Izan ere, egoera ekonomikoak ez du oztopo izan behar euskara ikasteko orduan, Jose Ramon Zubizarreta Eskoriatzako alkateak azaldu duen bezala.
Euskaltegiari dagokionez, aurten berritasunak egongo dira eskaintzari dagokionez, eta talde eta ordutegi zabala eskainiko dute, beste urte batzuetan moduan. Taldeak Eskoriatzan zein Aretxabaletan eratuko dira, ikasleen jatorriaren arabera.
Leintz Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea irail osoan zabalik egongo, eta nahiz eta klaseak hasi, oraindik matrikulatzeko aukera izango dute herritarrek, urrian.