Uda bukatzear dagoelarik, jada esan daiteke bereziki distiratsua izan dela sasoia turismoari erreparatuta. Aipatu denez, barne-turismoan nabaritu da aurten bultzada eta hori berresteko moduan daude gurean ere. Eskoriatzan Gorosarri landetxean eta Arantzazuko Sindika eta Arantzazu hoteletan abuztua eta, batez ere, uztaila okupazio betekoak izan direla diote. Udan ordea, oraindik ere, Debagoiena gaua egin eta Euskadi ezagutzeko oinarrizko kanpamendurako kokaleku da; turistak, ez ei dira horrenbeste animatzen bertako txokoak ezagutzera.
Aurten estatutik eta, batez ere, Andaluziatik etorri den jendearen gorakada nabaritu dute hoteletako eta landetxeetako jabeek.