Golik ez da izan Bergara eta Urolaren arteko txapelketako aurreneko 45 minutuetan. Ondoren, Haimarren eta Martxelen golekin irabazi dio Aloñak Urolari.
Neurketa erabakigarrian ondo jarri zaizkio gauzak Aloña Mendiri, 0-2 aurretik iritsi baita Bergararen kontrako partiduko azken minutuetara. Julen Palacios eta Unai Gil izan dira golegileak. Azken minutuetan, ordea, Josu Herranen eta Jokin Balzategiren golekin berdindu du Bergarak partidua.
Partidu bat irabazi eta bestea berdinduta, Bergara Hiria txapelketa, Aloñarentzako.