Nobebade handiekin hasiko dute taldeek aurtengo denboraldia, eta handiena kategoriari dagokiona da. Urtetan Ohorezko Erregional maila izan da jarraitu beharreko kategoria, gehienak bertan zeudelako. Eta, aurten zatiketa etorri da. UDA hirugarren mailara, eta Bergara eta Antzuola lehenagotik Mondra zegoen kategoriara, Erregional Preferentera. Hala, Oñatikoak bakarrik geratu dira, eta igarriko dute, seguru. Hala, hemen datozen asteotako torneoak:
Zapatuan, hilak 29, Bergara Hiria torneoa, Agorrosinen
- 16:30 Bergara - Urola
- 17:30 Aloña Mendi - Urola
- 18:30 Bergara - Aloña Mendi
Irailak 5, Jose Luis Agirreren omenezkoa, Azkoagainen
17:00 Aloña Mendi - Ariznabarra (Partidu aurretik Oñatiko taldearen aurkezena)
- Irailak 3tik 5era Arrasate Hiria torneoa, Mojategin
- Irailak 3, eguena (19:00) Mondra - Bergara
- Irailak 4, egubakoitza (19:00) Elorrio - Elgoibar
- Irailak 5, zapatua (16:00) Hirugarren eta laugarren postua. 18:00etan finala.
Torneo horiekin batera asteotan hainbat lagunarteko jokatuko dituzte Aloña Mendik, Mondrak, Bergarak eta Antzuolak. Hala, ohorezko erregional mailan oñatiarrek irailaren 12 eta 13ko asteburuan hasiko dute liga, Azkoagainen, Getariakoren kontra. Eta erregional preferentean astebete gehiago izango dute prestaketa lanetarako, irailaren 20an hasiko dira.