Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidente izandakoa da Gipuzkoa Garaile ekimeneko kideetako bat. Elgetan bizi den eibartar enpresaburuak azaldutako moduan, Gipuzkoako ekonomiari bultzada ematen laguntzea du helburu Gipuzkoa Garailek.
Ekainean 50-60 bat aditu
Hark jakinarazitakoaren arabera, behin hauteskundeak bukatuta, ekainean, 50-60 bat lagun elkartu ziren lan saio serio batean; enpresako, unibertsitateko, ikerkuntzako, ezagutzako eta oro har, ekonomiako alorretako eragileak; hain justu ere, Gipuzkoa Garaile bera diziplina eta jakintza horietako arloetako ordezkariak batzen dituen ekimena delako.
Bestalde, Gipuzkoa Garaile ekimenaren hurrengo hitzordua irailean izango dela aurreratu du Zubiaurrek.
Oro har, Eduardo Zubiaurrek esplikatu du Gipuzkoako ekonomiari bultzada emateko beharra ikusten zutela. Eta adierazi du Gipuzkoa Garaile dinamikak, orokorrean, ekonomia aukerak hobetzen lagunduko duela.