Aipatutako erabiltzaileek uste dute Aizkorri-Aratz natura parkea Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeak ekarriko dituen debekuetako batzuk kaltegarriak izan daitezkeela eurendako. Adibidez, kezkatuta daude aurrerantzean itxiturek izan beharko duten funtzionamenduarekiko. Kezkatuta daude, baita ere, pinu ugari bota egin beharko dituztelako eta lan hori zelako baldintzetan egin behar den eta zeinek egin behar duen argitu gurako lukete.
Kezkak argitzeko
Edozein modutan, kezka horiek guztiak alegazio bitartez helarazi gura dizkiote Eusko Jaurlaritzari. Abuztuaren 13rako aurkeztu beharko dituzte baldin eta Eusko Jaurlaritzak ez badu aurkezteko epea luzatzen. Eta epea luzatuko balu, sakonago lantzeko aukera izango lukete. Kontuak kontu, bien bitartean, egon daitezkeen kezka, galdera eta zalantzak argitzeko eguenean Oñatin batzarra deitu dute. Bertara gonbidatu gura dituzte gaiarekiko interesa duten guztiak, herritarrak izan zein lurren erabiltzaileak izan. Ahaleginduko dira egiten zaizkien galdera guztiei erantzuten. Hitzordua, esandako moduan, eguenean izango da, Oñatiko Uribarri auzoko elkartean, 18:30ean.